Aurkezpena

Aurkezpena

Udazkenarekin batera, Aisia.net webgunea berritua datorkigu. Azala aldatzeko garaia heldu zaigu, hori bai, enborra eta oinarria aldatu gabe. Aisia.net 2003. urtean sortu zen aisialdia euskaraz bizi ahal izateko baliabideen erakusleiho izateko borondatearekin. Bide horretan euskarazko jolasen bilduma, piropo eta igarkizun lehiaketak, hizkera ez formaleko esamoldeen bilduma eta beste hainbat gauza eskaini dira. Baina, esan bezala, hemendik aurrera, sustrai eta enborra mantenduz, adar eta hosto berri jaiotzen hasiko dira eta honako blog hau horietako adar berri sendoa izan nahiko luke.

Astez-aste haurrak, gazteak, aisia eta hizkuntza lotuko ditugu hainbat hausnarketa, berri, galdera, informazio eta iritzien bidez. Blog publikoa eta irekia izango denez guztion ekarpenak eskertuko ditugu; guztiontzat eta guztion artean egin nahi dugun gunea baita. Ongi-etorri, beraz, blog berri honetara!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*