Parkean euskaraz jolasteko aukera oparitu

Parkean euskaraz jolasteko aukera oparitu

Jolas parkea haur eta gurasoen aisialdiko topaleku garrantzitsua da. Herri askotan toki ludiko eta publiko hauetan haurrak (eta gurasoak) euskaraz aritzeko arazorik ez badago ere, besteetan, aukera murritza da. Horregatik, pixkanaka-pixkanaka ekimen berriak sortzen ari dira behar hauei aurre egiteko. Pasaian joan den urtean martxan jarri zen Zabu Zibu programa horietako bat da eta azken egunetan Gasteiztik oso iniziatiba interesgarria heldu zaigu: parke batean haur euskaldunak biltzea euren ama hizkuntzan jolasteko. Ama batek egin du deialdia eta hona hemen bere arrazoiak:

Zergatik ez bildu Gasteizko irla euskaldunak eta artxipielagoa eratu? Zergatik ez gara guraso euskaldunak antolatzen gure umeek euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten? Hauxe da helburua, euskara ama hizkuntza duten umeei aukera ematea kalean, parkean,… ere euskaraz hitz egiteko, jolasteko. Eta geure esku dago, gurasoon esku, alegia. Azaroaren 6an, arratsaldeko 5etan gaztetxe parean dagoen parketxoan. Beharbada, bertaratu nahi duen guztia ezin izango da joan. Lasai, lehen egun honetarako eginkizuna geure artean antolatzea da; bai auzoka, bai ordutegika, bai adinka … eta sare bat eratzea. Hau aurrera eraman ahal izateko helbide elektroniko bat sortu dut : amahizkuntza@gmail.com.

Aisia.net-etik zorte onena opa diogu eta datozen egunetan ekimen polit honen jarraipena egingo dugu.

1 Comment

Pingbacks

  1. Aisia.net – Bloga 6 years ago

    […] transmisioarekin hasi dugunez Gasteizen azaroan abiatu zen ekimen bat gogoratu nahi dugu. Ama batek haurrekin parkeetan euskaraz jolasteko deialdia egin zuen eta geroztik hainbat gauza egin dituzte. Jarduera hauetarako […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*