…ETA BAITA IGARKIZUN LEHIAKETA ERE

…ETA BAITA IGARKIZUN LEHIAKETA ERE

Masustaren igarkizuna ardien bidez
Hamabi urte bitarteko haurrek igarkizunak sortu eta bidaltzeko aukera izango dute azaroaren 5etik abenduaren 3ra arte. Blog honetatik lehiaketa honi ere jarraipena egingo diogu igarkizunak sortzeko erabili daitezkeen hainbat teknika azalduz. Hemen duzue lehen aipamena.

Igarkizunak sortzeko, nagusiki, bi figura literario erabiltzen dira: metafora eta pertsonifikazioa. Metafora errealitate bat beste baten izenarekin ordezkatzea da. Igarkizunetan teknika hau oso erabilgarri da. Adibidez, ilargiaren inguruko igarkizun bat sortzeko gazta erabili dezakegu. Gazta osoa edo zatia, gau beltzean bera zuria. Edo masustaren inguruko batean ardia erabili daiteke: Axuritan xuri, bildotsean gorri, arditan beltz.

Bigarren figura pertsonifikazioa edo prosopopeia da. Izaki ez animatuei giza kalitateak aplikatzea da. Adibidez, erratzarako Mendian jaio, mendian hazi, sukaldera etorri eta dantzan hasi. Edo porruaren inguruko igarkizun baterako: Ile asko, atorra zuria eta gona berdea.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*