PIROPO LEHIAKETA BADATOR…

PIROPO LEHIAKETA BADATOR…

piropo lehiaketaren irudia

Piropo lehiaketaren seigarren edizioa hastear dago. Bihar bertan, azaroaren 5ean, hasi eta abenduaren 3ra arte parte hartzeko aukera izango da. Blog honen bidez lehiaketari astero jarraipena egingo diogu piropoak sortzeko aholku batzuk emanez. Horretarako, Estitxu Eizagirrek 99 piropo poltsikorako liburuxkan idatzitako iruzkinak erabiliko ditugu. Hortxe doa lehen hausnarketa:

“Piropoak maitakorrak bai baina ez dira leialak, ez dira bihotzeko azukre koxkorrari bakarrik esatekoak: jende denak du ezaugarri piropogarriren bat. Baina denei ezin zaie piropo bera bota, pertsonalizatuak gustukoago baitira, bakoitzaren neurri-neurrira egindakoak.”

1 Comment

Pingbacks

  1. […] piropoak jasotzen ari dira. Oraindik denbora asko geratzen da eta duela bi aste piropoak sortzeko lehen aholkua eman genizuen. Oraingo honetan bigarren pista emango […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*