EL CATALÀ MOLA? (I)

EL CATALÀ MOLA? (I)

"El català mola?" jardunaldiaren kartela

Datozen bi egunetan gazteak eta katalana mintzagai izango dute Tarragonan. Xarxa Cruscat-ek “El català mola? Competències, representacions i usos de la llengua en l’àmbit juvenil” izeneko jardunaldia antolatu du. Soziolinguistika arloko adituez gain gazteekin lanean dabiltzan profesionalek iritziak eta esperientziak elkartrukatzeko aukera izango dute.

Euskal Herritik Izaro Susperregik, Odei Sagardiak eta Amaia Perezek parte hartuko dugu Urtxintxa Eskolak azken urteetan gazteekin lantzen dituen hainbat programa azaltzeko: 2Daide, Kuadrillategi, Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean, Hezhiz…

Dagoeneko Kataluniako bidean gaude eta blog honen bidez bihar eta etzi jardunaldi hauen berri emango dizuegu.

2 Comments

Pingbacks

  1. […] BLOGA ← EL CATALÀ MOLA? […]

  2. […] Aurreko astean kontatu genizuen Urtxintxa Aisialdi Eskolako hiru kide Tarragonan egon zirela “El català mola? Competències, representacions i usos de la llengua en l’àmbit juvenil” izeneko jardunaldian. Bertan, Euskal Herrian gazteekin lantzen diren hainbat programa azaltzeaz gain Katalunian arlo honetan zertan ari diren entzuteko aukera izan dute. Datozen egunetan, Tarragonan jasotakoa blog honetan bilduko dugu. Eta hasteko Odei Sagardiak Urtxintxako kideak, urtxintxa hitzaren inguruan ikasitakoa… […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*