EL CATALÀ MOLA? (II): GURI BAI, ANS MOLA MOLT

EL CATALÀ MOLA? (II): GURI BAI, ANS MOLA MOLT

"El català mola?" jardunaldiaren une batAsteazkenean kontatu genuen moduan Tarragonan “El català mola? Competències, representacions i usos de la llengua en l’àmbit juvenil” izeneko jardunaldia garatzen ari da. Bertan daude Urtxintxako kide batzuk atzoko kronika labur hau bidali digute:

El català mola? Guri bai, ans mola molt. Egun osoan katalanez, katalanekin eta katalanari buruz hitz egiten egon ondoren katalana gustatzen zaigula esan dezakegu. Baina gazteei gustatzen al zaie? Badirudi baietz. Gustuko izatea nahikoa al da erabiltzeko? Gaur argi geratu da ezetz. Katalana gustukoa izatea baino katalana hitz egiten gustura sentitzea da beharrezkoa. Vigon Regeifa eta Rap-a eginez, País Valencian haurrak valencià ereduan matrikulatuz edo eta Palman udaleku linguistikoetan primeran pasatuz lortzen dute hori.Tokian tokiko administrazioek bultzada bat ematea ere beharrezkoa dela aipatu du gaur hizlari batek baino gehiagok. Gaurkoz ideia nagusiak hauek, datorrean astean kronika lasaiago bat egingo dizuegu.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*