A ZE ZORTEA!

A ZE ZORTEA!

Jon Sarasua Deban hitzaldia

Deban hainbat ostiraletan euskara normalizazioaz hitz egiteko hitzaldi ziklo bat antolatu dute. Lehenengoan Jon Sarasuak “La ventana del euskara” hitzaldia eman zuen euskaraz ez dakitenei zuzendua. Amaia Zinkunegik mintzaldiaren laburpena egin digu:

Euskaldun baten ikuspegitik, euskarak dituen konnotazio emozional eta kulturalak eta, euskara lur honi lotua dagoen heinean, erdaldunari eskain diezaiokeena azaltzen saiatu zen Jon Sarasua erdaldunei begirako hitzaldian. Azaldu zuen, gainera, nola euskaldunok zein bertako erdaldunek asumitu dugun hizkuntza espainolaren dominazioa, euskaldunok espainola integratu eta apreziatzera heltzeraino baina, erdaldunen aldetik, euskararekiko portaera bera jaso ez dugularik.

“A ze zortea geografikoki hain zabala den hizkuntza bat edukitzea, eta historikoki hain sakona den beste hau izatea”

Gehitu zuen Sarasuak, erdaldunentzako gonbidepen modura.

3 Comments

Pingbacks

  1. […] ostiraletan garatzen ari den hitzaldi zikloko bigarren mintzaldian Julen Arexolaleiba mintzatu zen. Aurreko astean bezala, Amaia Zinkunegik laburpentxoa ekarri […]

  2. […] aurreko asteetan bezala oraingoan ere Amaia Zinkunegik Deban antolatu dituzten hitzaldien berri ekarri […]

  3. […] den ostiralean izan zen Debako hitzaldi zikloko azken saioa. Aurreko asteetan bezala (Jon Sarasua, Julen Arexolaleiba eta Nekane Goikoetxea) Amaia Zinkunegik mintzaldiaren kronika egin […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*