GAZTETZAINDIA

GAZTETZAINDIA

"Gazteak, euskara eta aisia" jardunaldiak Jagon saia Euskaltzaindia

Hilaren 19an Euskaltzaindiak Unesco Etxearen laguntzarekin antolatutako XV. Jagon Jardunaldia izango da Akademiaren Bilboko egoitzan. “Gazteak, aisialdia eta euskara” gaia landuko dute aurtengo edizioan. Izena emateko azken eguna hilaren 18a izango da eta webgunean egin beharko da.

Euskararen erabilera abiapuntu, hainbat gai jorratuko dira jardunaldi honetan: euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den egiten; gazteek erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten… Erabilera aisialdian eta arlo guztietan handitzeko zer egin beharko litzatekeen eta zer bitarteko jarri eta landu beharko liratekeen aztertuko dute jardunaldian.

Bertan izango garenez, jardunaldi honetaz berri emango dizuegu blog honen bidez.

1 Comment

Pingbacks

  1. […] Bilboko Euskaltzaindiako egoitzan izan ginen “Gazteak, aisialdia eta euskara” izeneko jardunaldian. Programa trinko samarra zen baina interesgarriak suertatu zitzaizkigun bertan […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*