EL CATALÀ MOLA (III): ESQUIROL

EL CATALÀ MOLA (III): ESQUIROL

urtxintxa esquirol katalanez

Aurreko astean kontatu genizuen Urtxintxa Aisialdi Eskolako hiru kide Tarragonan egon zirela “El català mola? Competències, representacions i usos de la llengua en l’àmbit juvenil” izeneko jardunaldian. Bertan, Euskal Herrian gazteekin lantzen diren hainbat programa azaltzeaz gain Katalunian arlo honetan zertan ari diren entzuteko aukera izan dute. Datozen egunetan blog honetan, Tarragonan jasotakoa bilduko dugu. Eta hasteko Odei Sagardiak urtxintxa hitzaren inguruan ikasitakoa…

Esquirol. Horrelaxe esaten da katalanez urtxintxa… ez du oso esanahi polita hartzen katalanez egia esan, animaliatxoaz gain, hitz horrek duen beste esanahiagatik, greba-hausle esanahiagatik hain zuzen ere… baina, ez da hori ikasi dugun bakarra esquirol hitzaren inguruan.

Bidaia honetan egin dugun lagun batek, Jimmy Jazzek, kontatu zigun esquirol (greba hausle zentzuan) hitzaren jatorria. Katalunian, badago Santa María de Corcó izeneko herri bat. Herri honek L’Esquirol ezizena ere badu, eta jendeak izen honekin ezagutzen du herria. Esquriol ezizena, herrian zegoen izen bereko aterpetxetik hartu zuen.

Baina, nondik dator greba-hausleei eskirol deitzearen kontua? Jimmyk kontatu zigun: 1902an, 1908an eta 1917an, Esquirol herritik gertu zeuden hainbat herritako oihal-fabriketako langileek greba bati ekin zioten eta Esquirol herriko hainbat lagunek beren burua aurkeztu zuten grebalarien ordez lan egiteko. Hortik gaur egun erabiltzen dugun eskirol hitzaren jatorria. Egunero ikasten da zerbait!

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*