IGARKIZUNAK ZAHARBERRITUZ

IGARKIZUNAK ZAHARBERRITUZ

Ahotsa bai eta gorputzik ez

Duela bi aste igarkizunak sortzeko nagusiki bi figura literario erabiltzen direla aipatu bagenuen ere, gaur beste hiru teknika azalduko dizkizuegu.

Alde batetik, igarkizun zaharrak berrituz asmakizun berriak sortu ditzakegu. Adibidez, hauxe da puzkarraren igarkizun klasiko bat “Hatsa bai eta gorputzik ez”. Letra pare bat aldatuz musikaren inguruko igarkizun bat sortu dezkegu “Ahotsa bai eta gorputzik ez”

Pertsonen edo gauzen izenekin jolastuz ere igarkizun politak sortu ditzakegu. “Ama ia jakitun, ea zuk zer diozun” Amaia izena igartzeko edo musikarako beste hau “Kartetan mus, mutilak hika, denoi gustatzen zaigu entzutea”.

Azkenik, letrekin jolastuz sortzen diren igarkizunak ere oso ohikoak dira. M letrarekin adibidez: “Amak erdian dauka eta Mariak hasieran, zer da?. Edo O letrarako “Usoak bat, zozoak bi, mozoloak hiru eta beleak bat ere ez”.

Ikusten duzuenez igarkizunak sortzea ez da batere zaila. Zeren zai zaude? Garaiz zaude igarkizun original bat sortzeko eta 2010eko igarkizun lehiaketan parte hartzeko.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*