IRRIAK, ILUSIOA ETA ETORKIZUN OPAROA

IRRIAK, ILUSIOA ETA ETORKIZUN OPAROA

Agindutako orduan, bertaratu diren haurrak eta Irrien Kluba sortu berriko protagonistak lehenengo aldiz gaur egon dira aurrez aurre. Gehientsuenak aho-zabalik, pausoz-pauso joan dira ezagutzen Irrien klubean zain dituzten, edukiak, frogak, sariak, eta lagunak. Aldizkaria eta web gunea klubaren lehenengo errealitateak dira, baina egitasmo gehiago ate joka dituztela ere baieztatu du Porrotxek. Hantxe izan dira klubeko pertsonai guztiak: Pupu eta Lore, Amona Txinparta, Tiritatxo, Martinber, Bistalarga, Marikalanbres, Lagun zakurra, Mari Motots, Pirritx eta Porrotx. Pertsonai hauek, bakoitza bere modura, haurrekin hartu-eman fresko eta osasuntsua edukitzen hasteko irrikaz beterik daude.

Aldizkaria hilabetekaria izango da. Eta Web gunea berriz, dinamikoa eta oso parte hartzailea, telebista eta guzti (Irria TB).

Ilusioa eta gogoa nabarmen ikusi dira, eta “herri bakoitzak bere hizkuntza, bere kultura eta bere pertsonaiak” behar dituela sinesten duen orori irekia dago kluba. Elkarlanerako gonbidapena egina dago, egitasmo koloretsu honek ateak irekiak ditu ekarpenak egin ditzakeen orori. Nahiz ezin den ahaztu orain Irrien Kluba ezagutzera emateko unea dela, eta noski, baita harpidetzak egitekoa ere.

IRRIEN LAGUN IZATEKO

Webgunea. Izena emateko, irrienlagunak.com webgunera jo behar dute 14 urte bitarteko gaztetxoek. Haur batzuk agian gurasoen laguntza beharko dute.

Aldizkaria. Irria aldizkariaren harpidedun eginda ere bazkide egiteko aukera dago. Nortzuk? Haurrak, elkarteak, gurasoak, ikastetxeak,…

Harpidetza. Hamar aldizkari jasoko dituzte etxean, urtean 45 euro ordainduta, kioskoan baino %22 merkeago. Harpidetza orain eginez gero, 40 euro ordainduta egin ahal izango da.


0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*