KALITATEA ETA IZATEKO GOGOA

KALITATEA ETA IZATEKO GOGOA

Julen Arexolaleibaren hitzaldia Deban

Deban ostiraletan garatzen ari den hitzaldi zikloko bigarren mintzaldian Julen Arexolaleiba mintzatu zen. Aurreko astean bezala, Amaia Zinkunegik laburpentxoa ekarri digu:

Ostiraleko saioan, “XXI. mendeko Debako euskaldunak. Nolakoak?” hitzaldian, eta Kontseiluaren ildotik, “Bai euskara”tik “Euskaraz bizi”ra pasatuko den euskal jendea beharko dugula azpimarratu zuen Julen Arexolaleibak. Horretarako, batetik, euskarazko gaitasunean kantitatean ez ezik kalitatean ere gora egitea (euskaraz gaztelaniaz bezain ondo edo hobeto egiteko gaitasuna) eta, bestetik, izateko gogoa, aspalditik datorren hizkuntza komunitate honen parte sentitu eta halaxe izaten jarraitzeko motibazioa ezinbestekoak izango direla adierazi zuen.

Hala ere, sentimendutik bakarrik datorren motibazioa ez dela, seguru asko, aski izango eta, euskaraz bizitzeko, “nor naiz ni?” galderari erantzungo dion pentsamenduaren bulkada beharko dela gaineratu zuen.

2 Comments

Pingbacks

  1. […] aurreko asteetan bezala oraingoan ere Amaia Zinkunegik Deban antolatu dituzten hitzaldien berri ekarri […]

  2. […] den ostiralean izan zen Debako hitzaldi zikloko azken saioa. Aurreko asteetan bezala (Jon Sarasua, Julen Arexolaleiba eta Nekane Goikoetxea) Amaia Zinkunegik mintzaldiaren kronika egin […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*