PAUSO BAT HARAGO

PAUSO BAT HARAGO

KONTSEILUAREN JARDUNALDIA 2010
Azaroa jardunaldi aroa izaten da. Blog honetan horietako batzuen berri eman dizuegu eta oraingo honetan datozen egunetan Iruñean Kontseiluak Euskararen unibertsoak pauso bat harago antolatutako jardunaldiaren berri eman nahi dugu.

Aazaroaren 24an eta 25ean egingo dira Iruñeko Planetariumean. Lehen egunean euskararen normalizazioaren eta euskalgintzaren diagnostikoa izango da aztergai nagusia. Horretarako, Kontseiluak egin duen hizkuntza-politiken azterketa aurkeztuko da. Ondoren, euskalgintza osatzen duten zenbait sektoreren barne diagnostikoa egingo da eta azkenik, aldaketa sozialaren inguruko gogoetari leku egingo zaio.

Bigarren egunean berriz, aurrera begira jarri eta norabidearen inguruko hausnarketak hartuko du lekukoa. Komunikazioaren inguruan, aktibismoaren inguruan eta arnasgune euskaldunen inguruan arituko dira hizlariak.

2 Comments

  1. ZORIONAK ZUEN LANAGATIK, ZORIONIK HOBERENAK MEREZI DITUZUE ETA.

    • aisia 7 years ago

      Mila esker, Joseba. Zure bloga ez genuen ezagutzen eta oso interesgarria da. Aurrerantzean jarraipena egingo diogu.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*