GAZTETZAINDIA III: ERABILERAREN FAKTOREAK

GAZTETZAINDIA III: ERABILERAREN FAKTOREAK

Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreak

Euskaltzaindiako jardunaldietan Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurtok gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa lana azaldu zuen. Larunbateko Berriak gai honen inguruko elkarrizketa interesgarria argitaratu zuen.

Esandakoen artean hauxe nabarmendu dezakegu:

“Gazteei, adibidez, zailagoa egiten zaie beraienak bezalakoak ez diren errealitate gehiago daudela ikustea. Bakoitza testuinguru batean bizi da, eta adituei baino gehiago kostatu zaie ariketa hori egitea. Ikusi dugun beste joera bat da, faktoreak sailkatzerako orduan, gazteek gehiago jo dutela maila indibidualera. Horregatik, pentsa dezakegu gazteen ustez, zein hizkuntza erabili hautu pertsonala dela. Adituek diote, baina, gizartearen joerek gehiago baldintzatzen dutela hori.”

Elkarrizketa osoa hemen.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*