EUSKARAREN EGUNA KOSTALDEAN

EUSKARAREN EGUNA KOSTALDEAN

deban lip dub, euskararen egunean 2010

Euskararen egunerako kostaldetik iritsi zaizkigu haur eta gazteei zuzendutako lehen proposamenak. Mendebaldean, Uribe Kostan, prestatu duten neguko programazioaren barruan euskararen eguna baino lehen jarduera ugari antolatu dituzte haur eta gazteentzat:

– Tailerrak: Liburu magikoaren bila, jolas tailerra, mitologia-tailerra, euskal DJ-a…

– Emanaldiak: Ipuin kontaketa musikarekin, zinema, pailazoak, bertso-saioa, “izarren disdira” gala, Julian Iantzirekin solasaldia…

Hauekin batera, familiei zuzendutako hainbat ekimen prestatu dituzte: “Zer ikusi, Ha ikasi” ikastaroa, “Familia eta etxea” hitzalditxoa, euskal jolasak haur eta gurasoentzat…

Itsas ondoko beste herri batean, Deban, ekimen hauek prestatu dituzte abenduaren 3-rako:

Arratsaldeko 4:30etatik aurrera, herriko Haitz Haundi pintura taldeak mural bat margotzera animatuko ditu inguratzen diren haur, neska-mutil zein helduak. Muralaren lema honako hau izango da: “Herria da ardatza, euskara bere hatsa”.

Arratsaldeko 6etan, lip duba grabatzeko lanetan dabiltza kuadrillategiko eta gaztelekuko neska-mutilak. Erabiliko den kantua “Irrien lagunak” izango da.

Ondoren, kalejira bat izango da Debako elektrotxarangaren eskutik eta iluntzeko 8:30etan, hitzaldi-musika emanaldia izango da Imanol eta Arkaitz Minerren eskutik: “Nola atera norbere hizkuntza-armairutik”

Eta amaitzeko, gaueko 10:30etan, kontzertua egongo da gaztetxean, Gazte Asanbladak antolatuta.

Debatik adierazi digutenez helburuak honako hauek dira: gozatuz, alaitasunez eta pozetik, momentu horiek euskaraz bizitzea eta euskara bera poz iturri izan daitekeela ikusaraztea. Euskararen erabilera sustatzeko, hausnarketa eragitea modu ludiko eta erraz batean. Herriko taldeen partaidetza sustatzea euskararen inguruan.

Kostaldetik, beraz, ekimen sorta polita, ez da? eta barrualdean, zer?…

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*