EUSKARAREN EGUNA GAZTE(hit)Z-EN

EUSKARAREN EGUNA GAZTE(hit)Z-EN

Gasteizen euskararen eguneko irudia, gastehitz

Itsas bazterretik barrualdera mugituko gara gaur. Gasteizko euskara teknikariak diren Alex Vadillok eta Elena Urzelaik euskararen egunerako antolatu dutena azaldu digute: “Hasieran programa osoa gazteei zuzentzea zen ideia. Hortik izena, gazteHITZ. Musikaren inguruan egitea pentsatu zen baina gero gauza gehiago lotu dira.” Bereziki gazteentzat hauxe programatu da:

Musika
– Astelehenean Bide Ertzean.
– Asteazkenean Esne Beltza.
– Ostegunean Skasti

– Ostiralean Gaztehitz kontzertua: arabako talde gazteak (Opium, Herrikada, Garraxika) eta beste talde batzuk (Bronze, Gose, Betagarri, dr Deseo -%100 euskaraz- eta Sutagar)

Zinema + musika Florida zineman
– Check point rock asteartean
– Euskal Herria Jamaika Clash asteartean
– Salda badago ostegunean

Komiki-zikloa Zula-liburudendan. Egileekin solasean
– Asteartean Ihes ederra

– Asteazkenean Pololoak

Programa osoa hemen.

gasteizen euskararen egunerako irudia, gastehitz

Honetaz gain, atzo “Gazteen artean euskara bizkortzeko 100 ideia” izenburuko “World Cafe” izeneko metodologia erabiliz 15 eta 20 urte bitarteko 90 gazte bildu ziren Gasteizko EHU-ko fakultatean. Gazteek taldeak osatu zituzten. Eta talde bakoitzak aztergai bat izan zuen. Honakoak:

– Familia: etxean eta kalean gurasoekin, neba-arrebekin, lehengusuekin.
– Eskola. ikasgelan eta jolastokian, irakasleekin eta ikaskideekin.
– Lagunartean: sare sozialetan, sms-ak, aurrez-aurre, lonjetan, gaztetxean.
– Kalean: tabernan, dendan, ezezagunekin.
-Toki publikoetan: liburutegian, gizarte etxean…
– Aisialdian: kirola, musika/dantza/pintura egiterakoan, zinema/kontzertuak, aldizkariak/irratia, interneta…

Eremu horietan zein hizkuntza(k) erabiltzen dituzten aztertu zuten lehen-lehenik. Erabilera horien arrazoietan sakondu zuten gero: leku/egoera horietan euskaraz zergatik egiten duten edo zergatik ez duten egiten. Amaitzeko egoera hobetzeko proposamenak ere egin zituzten bi multzotan bereizita: (a) euren esku dauden proposamenak, (b) euren eskuetatik kanpo daudenak.

Taldeetan hitz egiten zuten bitartean, Ana Elordi aktoreak hainbat gazte “fitxatu” zituen eta ordu erdi batean bi esketx prestatu zituzten.

Jardunaldian erabili ziren materialak (papelografoak, muralak, orriak…) aztertuko dituzte eta emaitzen berri emango dituzte.

1 Comment

  1. Aisia.net 7 years ago

    Larraunaldeko Euskara zerbitzuko Ainhoa Berazak Betelun nola ospatuko duten bidali digu:
    Gurean euskararen eguna ospatzeko jaialdi txiki bat antolatu dugu. Araitz bailaran, Betelun hain zuzen, festa txiki bat eginen da: bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako tailerrak, sagardoa eta pintxoak izanen dira.
    Bestalde, haurrek eskolan marrazki batzuk prestatu dituzte egun hauetan eta horiek jendeak ikus dezan jarriko dira. Gaia: euskara. Hau guztia, abenduaren 3an, eguerdiko 12etatik aurrera, Beteluko frontoian.
    Arratsaldez haurrentzako ipuin kontalaria izanen da: Atalluko Elkartean, arratsaldeko 5etan, Franzis danbolindaria kantari.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*