ZENBAKI PERFEKTUAK

ZENBAKI PERFEKTUAK

2 eta 9 zenbanki perfektuak

Gaurkoan, hilabetero errepikatuko dugun ataltxo bati hasiera emango diogu: zenbakien atala. Hileko 29. egunean datu, kopuru, zifra edo zenbaki bati erreparatuko diogu. Eta, zergatik 29. egunean? Anjel Lertxundi maisuak euskarak bi zenbaki perfektu dituela erakutsi zigulako: bi eta bederatzi zenbakiak. Hona hemen Lertxundik Berrian idatzitakoa:

Perfekzioa

Euskarak bi zenbaki perfektu ditu: bi eta bederatzi. Jakiteko zergatik diren perfektuak, begiratu bi letra-multzoei: bi zenbakiak bi letra ditu; bederatzi zenbakiak bederatzi. Horra aurkikuntza txit iraultzaile bat. Batasun perfektua dago soinekoaren eta soinaren, formaren eta edukiaren, azalaren eta mamiaren artean. Bi zenbakiok ez dute engainatzen, esaten duten huraxe islatzen dute. Ez, ez da hutsaren hurrengo hutsalkeria bat. Niri, behintzat, oso kontu serioa iruditzen zait. «Adjektibo hitza ez da adjektibo bat!» protestatzea bezain substantiboa. Munta handikoa. Konprobatua dut hiztegietan hil lehenago datorrela jaio baino, eta horri ere aurkikuntza sekulakoa deritzot.

Norbaitek meta-literatura esango dio horri guztiari. Nik, aukeran, nahiago poetika deitu. Edo jolasa. Eta miraz nago eskoletan-eta nola aritzen diren aditz-taula zailenak ikasten, bi eta bederatzi zenbakien perfekzioan erreparatu gabe.

Lertxundiren poetika edo jolasarekin jarraituz, zein dira beste hizkuntzen zenbaki perfektuak?

1 Comment

Pingbacks

  1. […] hilabete aipatu genuen hilaren 29. egunean zenbaki baten inguruan idatziko genuela. Abenduaren 29-n, beraz, zenbaki bati […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*