JARRAIDURA ETA IREKIDURA

JARRAIDURA ETA IREKIDURA

Nekane Goikoetxearen hitzaldia Deban

Azaroko aurreko asteetan bezala oraingoan ere Amaia Zinkunegik Deban antolatu dituzten hitzaldien berri ekarri digu:

Ostiraleko saioan, “Herriko kultur taldeak. Zer ematen digute?” hitzaldian, kulturak eta kulturaren artikulazioak komunitateari ekar diezazkiokeen onurez hitz egin zigun Nekane Goikoetxeak.

Aldundiarentzako egindako ikerlan batean oinarrituta, zera ere esan zigun: komunitateak trinkotzeko, elkartzeko, batzeko,… elite kulturak baino herri kulturak eragin handiagoa izaten duela.

Artikulatutako zenbait kultur jardueren adibideak eskainiz, transmisioa, zabalkundea eta jardueraren gaineko jakintza garatzea oinarrizkoa dela gaineratu zuen eta, horretan asmatzeko (aurretik Jon Sarasuak eta Julen Arexolaleibak esan bezala), jarraidura (jardueran oinarrizkoak diren aspektuak) eta irekidura (garai berrietara egokitutako berritasuna) uztartuko dituen sormena garatzea ezinbestekoa dela. Hori guztiari begirako kultur politikak ere behar direla esan zuen.

1 Comment

Pingbacks

  1. […] Debako hitzaldi zikloko azken saioa. Aurreko asteetan bezala (Jon Sarasua, Julen Arexolaleiba eta Nekane Goikoetxea) Amaia Zinkunegik mintzaldiaren kronika egin […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*