UNE BAKOITZAK BERE PIROPOA DU

UNE BAKOITZAK BERE PIROPOA DU

"zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero" piropoa

Piropo lehiaketaren amaiera iritsi da. Abenduaren 3-an zuen piropoak bidaltzeko azken eguna duzue. Lehiaketaren arduradunek esan digutenez oraingoz Euskal Herriko txoko ezberdinetatik 200 bat piropo jaso dira. Azken egunarekin batera Estitxu Eizagirreren hirugarren aipamena gogoratuko dugu:

Euskararen egoerak “ui,ui,uiu” eragiten badu ere, euskarazko piropo produkzioa animuzko “ei,ei,ei” batek hobe definitzen du: baditugu Klasiko Handiak diren piropoak (Bilintxen “izarra bezin dizdizariya”ren bariazioak), baditugu txoriz eta polenez betetako bukolikoak eta baita marka eta motor hotseko hiritarrak ere. Bizitzaren egia deszifratzen duten transzendentalak, eta putzak bezain konplexu gabeak. Momentu eta pertsona bakoitzak duelako bere piropoa.

(Estitxu Eizagirrek 99 piropo poltsikorako)

Beraz, aprobetxatu azken eguna eta gogoratu hiru aholkuak:

1. Denei ezin zaie piropo bera bota, pertsonalizatuak gustukoago baitira, bakoitzaren neurri-neurrira egindakoak.

2. Motza bi aldiz hobea, piropoetan ere.

3. Momentu bakoitzak bere piropoa du.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*