TXINGOR ETA HITZ EKAITZA

TXINGOR ETA HITZ EKAITZA

hitz ekaitza Gazte Mintzodromoan

Aurtengo euskararen eguna hitz batekin laburbildu beharko bagenu ekaitza litzateke hitz egokiena. Gure goizeko hitzordua Donostian zegoen. Bertan, Urtxintxak eta Donostiako Udalak Gazte Mintzodromoa antolatu dute Herri Ametsa ikastolan eta Luberri Ikastetxean.

Esan bezala, hasiera ez da erraza izan. Txingor ekaitzak errepideak hankaz gora eta Herri Ametsa ikastola argirik gabe utzi ditu. Ondorioz, zertxobait berandugo eta ilunpetan hasi behar izan da. Hala ere, bi txandatan bildutako 130 gazteek oso giro onean aritu dira txingor ekaitza hitz ekaitza bihurtuz.

Gazte Mintzodromoa Herri Ametsa Ikastolan

Eguerdian, eguraldi zertxobait baretuta, Antiguara hurbildu gara Luberri ikastetxeko gaztetxoekin Mintzodromoa egiteko. Hemen ere larogei bat lagun elkartu dira hainbat gai euskaraz jorratzeko.

Gazte Mintzodromoa Luberrin

Txingor ekaitzarekin hasitako goiza hitz ekaitzarekin amaitu dugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen gazte guztioi!

1 Comment

  1. Izaro 7 years ago

    Gaurko egunarekin ugariak izan dira Euskal Herriko txoko askotan antolatu diren ekintzak, baina inolako ekimenetan parte ez hartzea erabaki duenik ere izan da. Tolosako euskararen semaforoak honako jakinarazpena egin nahi izan dio Euskal Herriari, euskaldunon herriari.
    http://euskararensemaforoa.blogspot.com/

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*