DURANGON ZER? EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

DURANGON ZER? EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Euskarazko produktuen katalogoa 2010

Durangoko azokak gaur ireki ditu ateak. Datozen egunetan jende ugari hurbilduko gara Landako Erakustazokara aurtengo kultur produkzioa dastatzeko asmoz. Aisia.net-en haur eta gazteei zuzendutako produktuei erreparatuko diegu eta horren berri emango dizuegu. Horregatik, Durangora joan aurretik erabili dezakezuen tresna baten berri eman nahi dizuegu: 2010eko euskarazko produktuen katalogoa.

Katalogoan era askotako produktuak aurkituko dituzu: musika, DVD, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika, jostailu eta jokoak.

Katalogoan 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak biltzen dira eta bi formatu ditu:

– Paperezko katalogoa: 200.000 ale banatuko dira Euskal Herrian zehar.

www.katalogoa.org: intreneteko atari honetan paperezko bertsioan baino produktu gehiago agertzen dira erraz bilatzeko moduan.


0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*