DURANGON ZER? (II) IMANOL URBIETARI ARGIZAIOLA

DURANGON ZER? (II) IMANOL URBIETARI ARGIZAIOLA

Imanol Urbieta argizaiola saria jaso du Durangoko Azokan

Imanol Urbieta musikari eta pedagogo zarauztarrak larunbata gauean jaso zuen 2010eko Argizaiola Saria Durangoko San Agustin Kultur Gunean.

Aisia.net-etik zorionak ematearekin batera gure omenalditxoa egin nahi genioke. Izan ere, web orriko euskal jolasen bilduman Urbietaren kanta batzuk aurki daitezke. Urbietak asmatutako abestiak herrikoiak bihurtu baitira: hasieran era batean erabiltzeko pentsatuak baziren ere, gaur egun kalean hamaika modu ezberdineko jolasak topa ditzakegu kanta hauekin.

Hona hemen horren adibide batzuk:

Korro txirinbolo

Txakur bat

Kote kote

Kilometro bat oinez

Imanol Urbietaren lanari buruz gehiago jakiteko hemen dituzue elkarrizketa eta lantxo batzuk:

– Talentu handiko lanaren aurpegi ezezaguna (Sustatu)

– Ez dut sekula musika ofizio bezala ikusi (Diario de noticias)

– Lagunartean egin dut nik nire lan guztia (Berria)

– Imanol Urbieta musikaren bidetik (Hik Hasi)

– Imanol Urbietaren ibilbidea (Gaur8)

– Txiki txiki txikia…handitzen handitzen (Zuzeu)


3 Comments

  1. Rafa 6 years ago

    Badira bi abesti Imanolenak izan zitekeela pentsatzen nuela.

    a) “Basoa suak erre du …” dio.
    b) “Zein politak diren loreak udaberrian …” dio.

    Eresbilen ez dituzte ezagutzen.

    Xirula Mirulan esan didate:
    a)ren melodia “Amatxoren eguna”rena dela. Xixupika 3n dago: http://www.e-boza.com/informazioa.cfm?abeskodea=Amatxoren eguna . Norbaitek letra aldatu omen zion.
    b) ez dela beraiena, nahiz eta ezagutu. Baino ez dakite norena den.

    Herri Musikaren Txokoa-n ezaguna egiten zaie “Zein politak diren loreak udaberrian …”-en doinua. Nahiz eta hasieran ez aurkitu abestiaren izena ezta egilea ikertzen jarraituko dute. Mila esker eta ea zortea dagoen.

    Norbaitek al daki zerbait gehiago?

    Mila esker denoi

  2. Rafa 6 years ago

Pingbacks

  1. […] Rafak idatzitako iruzkin hau jaso genuen bi abestiren inguruan informazioa […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*