AURKEZLE IKASTAROA

AURKEZLE IKASTAROA

Aurkezleentzako ikastaroa Donostiako Udalak antolatua

Gure kaleetan egiten diren jai, kultur eta kirol ekitaldietako esatariek nola hitz egiten dute? euskaraz? gaztelaniaz? bietan?… Gaur bertan, Zuzeu-n Txerra Rodriguezek gai honen inguruko aipamena egin digu:

Atzo izan nintzen Bilbon, Orhipean azokan, Erripan. Banuen ikusteko gogoa Durangoko betekadatik urrun. Baina asmoak ustelak izan ziren. Jendez gainezka zegoen, batez ere aizkolariei begira. Aurkezleaz hobeto berbarik egiten ez badut, baina azokara sartzeko harrera kaskar samarra izan zen. Eredu diglosikoan egiten zuen berba (eta Bilboko euskara sailak babestua), eta topikoetatik topikoetara.

Arlo honetan kirol, aisialdi eta kultur elkarteek izaten dituzten beharrak asetzeko hona hemen proposamen bat:

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezle euskaldunak prestatzeko teknika eta baliabideen gaineko ikastaroa antolatu du hirugarrenez.

Aurretik egindako bi ikastaroen harrera eta emaitza onak ikusita, bide beretik dator 2011ko ikastaroaren egitaraua eta iraupena. Horrez gain, iazko esperientzia onuragarriari jarraituz, Mintzola Fundazioaren egoitzan izango da, ahozko kultur adierazpideen ikerkuntza eta berrikuntza landu eta zabaltzeko gunean.

Ikastaroa 40ordukoa izango da eta zortzi larunbatetan banaturik eskainiko da, urtarriletik apirilera bitartean. Ikastaroan, batetik, alderdi teorikoak eta praktikoak landuko dira eta, bestetik, euskal aurkezle ezagun batzuen esperientzia eta aholkuak jasotzeko aukera izango dira.

Ikastaroa, orokorrean, eginkizun horretan aritzeko gogoa izan dezakeen edonorentzat da. Hala ere, nagusiki, gaur egun eginkizun horiek betetzeko premia izan ohi duten ekitaldiekin lotura estua duten hainbati begira egituratu da ikastaroa, hala nola, kirol federazio edo klubetan aritzen direnei, ekitaldietako antolatzaileei, begirale eta dinamizatzaile lanetan aritzen direnei, kazetaritza edo kirol hezkuntza arloko ikasleei, etab. Izena emateko epea abenduaren 20an amaitzen da.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*