HAUSNARKETA PIZTU BEHAR DA

HAUSNARKETA PIZTU BEHAR DA

IÑAKI MARTINEZ DE LUNA-ri elkarrizketa Argia aldizkarian

Beti da interesgarria Iñaki Martinez de Luna entzutea edo irakurtzea. Argian Onintza Irurteak elkarrizketa egin dio eta hizkuntzaren inguruko hausnarketa politak utzi dizkigu. Hona hemen horietako bat:

“Kaleko jarrera asko aldatu da azken hogei-hogeita hamar urteetan. Duela urte batzuk euskara jakitea miresgarria zen jende gehienaren aurrean, adibidez Gasteizen: “Badakizu euskara? Nolako zortea daukazun!”. Gaur egun ez da halakorik, eta gainera, errotu den diskurtsoa ondokoa da: hizkuntza inposatutako kontua da, halabeharrez ikasi behar da, gogoz kontra bada ere. Lanerako exigitzen dizute eta hori dela-eta askotan diskriminazio tresna bezala erabiltzen da. Hori zen duela ia hamar urte piztu zen diskurtsoa, eta pentsaezinak diren giroetara ere hedatu da, hala nola, militanteak ez baina euskaltzaleak direnengana. (…)

Diskurtso hori euskaltzaleak ez ziren giroetan sortu zen, baina horraino hedatu da. Iritzi publikoaren bataila hor dago, bestela euskarak ez du etorkizunik izango. Azken finean, gizarteak uste badu ez duela ahaleginik egin behar egoera gutxituan dagoen hizkuntza horren alde, baizik eta “rollito” onarekin ibili behar dela… bada orduan bai, nagusia den hizkuntzaren alde egingo dugu beti denok eta kito. Horrela ez dago egoera deserosorik inorentzat, ezta? Baina nora doa hizkuntza planteamendu horiekin? Kontua da jendea formatzea, eta beraiek jabetzea hizkuntzaren eguneroko borroka, trintxeretako borroka, zein garrantzitsua den. Jende askok ez daki hori, eta oraindik pentsatzen du seme-alabak eskolara bidaltzearekin nahikoa dela.

Jendeari lagundu egin behar zaio gogoeta egiten, bestela, batetik, inposizioaren diskurtsoa, eta bestetik, pragmatismo ekonomizista nagusitzen dira. Hausnarketa piztu behar da parametro berrien eskutik, eta parametro horietako bat da hizkuntzen ekologiarena, berdintasunarena… Diskurtso hori filosofikoki oso borobila da.

Hemen duzue elkarrizketa guztia: “Iritzi publikoaren bataila irabazi ezean, euskarak ez du etorkizunik izango

3 Comments

  1. Asier 7 years ago

    Nik erantzun hauxe nabarmenduko nuke:

    Aurreiritziak dauzkagunean hainbatetan ezagutza faltagatik izaten da. Egoera ezagutu eta gero hasten zara ulertzen, eta behin egoera ulertuta pieza bakoitzak bere lekua dauka.
    (…)
    Horregatik da oso inportantea ezagutzea eta ulertzea. Horrela bestearen planteamendua ulertzeko, eta agian, onartzeko ere gaituago zaude. Hori da gaur egungo erronka, gizarteak euskara bere egin behar du eta ezjakintasunean ez du bere egingo. (…)

    • aisia 7 years ago

      Egia da Asier. Erantzun hori ere nabarmentzeko modukoa da. Elkarrizketa osoa nabarmentzekoa den bezala.Eskerrik asko.

Pingbacks

  1. […] bikotea banatzear omen dago…Hori da Iñaki Martinez de Lunak esan diguna Argia aldizkarian. Ohikoa duen moduan, familia transmisoaren inguruan oso iritzi artikulu interesgarria utzi digu. Bi esaldi nabarmendu […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*