URTE BERRIAN…KORRIKA!

URTE BERRIAN…KORRIKA!

17. KORRIKAREN IRUDIA

2010 urtea bukatzear dugu…Dagoeneko agenda berria betezen hasiko zineten, ez da?. Datozen egunetan 2011. urtean garrantzia izango duten hainbat ekimenen datak emango dizkizuegu zuen agenda berri eta polit horietan, lehen bait lehen idazteko.

Eta hasteko, Bilbon gaur bertan aurkeztu duten Korrikaren berri emango dizuegu. 2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.

Euskaltzaindiako egoitzan egin dute aurkezpena. Izan ere, korrikaren aurtengo omendua Euskaltzaindia bera izango baita. Edizio honetan, gainera, ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi izan diote: Korrika Kulturalaren baitan bideo lehiaketa berezi eta berritzailea abiarazi dute, Euskalaklip:

Beraz…
…jantzi zapatilak eta entrenatzen hasi!

1 Comment

Pingbacks

  1. […] den ostegunean eta ostiralean 2011-ko agendan korrika eta festa egiteko tartetxo bat gordetzeko proposatu […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*