URTE BERRIAN…FESTA!

URTE BERRIAN…FESTA!

2011-ko Araba euskaraz festaren irudia

Atzo, Korrika noiz ospatuko den idatzi genuen. Gaurkoan, 2011-ko agendan euskararen inguruko ikastolen festak noiz izango diren azalduko dizuegu. Izan ere, aste honetan festa hauetako batean proposatu duten ekimena deigarria egin baitzaigu.

Araba Euskaraz-erako erabiliko duten abestia (abestiak) eta kantak sortzeko deialdi originala egin dute. Aiaraldea.com web orrian ekimen original honen berri eman digute:

Araba Euskarazeko abestia Bittor Kapanagak idatzi eta Gontzal Mendibilek abestutako “Araban bagare” kantaren bertsioez osatutakoa izango da. Hortaz, ekainaren 19an Laudion ospatuko den Arabako ikastolen jaiak ez du abesti bakarra izango.

“Orain arte Araba Euskaraz edizio guztietan erabilitako eskematik aldendu eta berrikuntzaren bat sartzearren “BAGARE” abestia oinarritzat hartuz, bertsioak bultzatu nahi ditugu eta, bide batez, era honetan, partaidetza bultzatzeaz gain gaurkotasuna azpimarratu”. Horregatik, bakarka zein taldeka, estilo guztiei ireki diete jaialdiko kantaren sortzailea izateko aukera: “koroak, bandak, txarangak, rock, folk, heavy, blues, funk, jazz, elektronikoa, pop, rap, reggae, ska, blues, …elkarlana eta pertsona anitzen parte hartzea lortu nahi dugu”.

Hargatik, deia zabaldu diete musika talde guzti-guztiei “Bagare” abestian oinarriturik bertsioak egin ditzaten. Antolatzaileen hitzetan, Euskal Herriko edozein txokotatik bidalitako abestiak onartuko dituzte eta internet bidez zabalduko dituzte arabaeuskaraz@ikastola.net helbidean jasotzen dituzten bertsioak”

Idei polita ez da?. Gainontzeko festak egun hauetan ospatuko dira:

Herri Urrats: Senperen, maiatzaren 8an
Araba Euskaraz:
Laudion, ekainaren 19an
Ibilaldia:
Ondarroan, maiatzaren 29an
Kilometroak:
Azpeitian, urriaren 2an
Nafarroa Oinez:
Tafallan, urriaren 16an

1 Comment

Pingbacks

  1. […] den ostegunean eta ostiralean 2011-ko agendan korrika eta festa egiteko tartetxo bat gordetzeko proposatu bagenuen ere, agenda […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*