BIZITZAREN ALDEKO MEZUA

BIZITZAREN ALDEKO MEZUA

Imanol Epelde euskara eta gazteen inguruan esandakoak

Papereko Zuzeu aldizkaria irakurri dugu (oso gustura irakurri ere) eta hausnarketa eta iritzi interesgarrien artean Imanol Epeldek euskara eta gazteen inguruan esandakoak nabarmendu ditugu:

“Irudipena dut ume diren arteko pausoak garbi dauzkagula, ondo egiten dela lan. Kultur produkzio handia dago, hezkuntzan gauzak zehaztuta daude…Baina gaztetxen edo gaixtotzen hastean, 12 urtetatik aurrera esango nuke nik, gauza askok egiten du huts, gazte asko erdalduntzen da. Adin horretan landu egin behar dugu euren kontzientzia, euskaldun oso izateko kontzientzia. Bigarren hezkuntzan euskara-jende izatearen kontzientzia sortzen badiegu gazte horiei, ia bizitza osorako apostua irabazita izango dugu. Adin tarte hori giltzarria da. (…)

Gure mezuak bizitzaren aldekoa izan behar du, beste mundu bat posible ez ezik, beharrezkoa eta ezinbestekoa zaigula: orekatuagoa, ekologikoagoa, humanoagoa, zoriontsuagoa… Tabernak baino farmazia gehiago izango ditugu bestela laster, baratzak baino peaje edo bidesari gehiago. Bizitza ulertzeko modua da hizkuntza gutxitu bati arnas eman nahi izatea, bizitzari zentzua ematen dio, koherentzia. gogo hori, nahi hori dagoen bitartean, bizirik iraungo du euskarak”

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*