URTE BERRIAN…JARDUNALDIAK!

URTE BERRIAN…JARDUNALDIAK!

Jardunaldiak 2011-n Udaltop eta Euskal Soziolinguistika jardunaldia

Joan den ostegunean eta ostiralean 2011-ko agendan korrika eta festa egiteko tartetxo bat gordetzeko proposatu bagenuen ere, agenda betetzeari utziko diogu jardunaldi proposamen pare batekin. Urtean zehar hausnarketa egiteko ekitaldi gehiago izango ditugu baina azken egunetan ezagutarazi diguten bi jardunaldiren datak agenda berrietan idatziko ditugu:

Alde batetik, Soziolinguistika Klusterrak IV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia antolatu du. Donostiako Zientziaren Kutxagunean izango da otsailaren 18an. Aurten, ezagutza zabaltzearen beharraz eta bideaz arituko dira.

Bestetik, Udaltop, udaletako euskara-zerbitzuen III.topaketak, prestatzen hasiak dira. Aurtengoan landuko den gaia Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletik? izango da. Udaltop jardunaldiak apirilaren 7an eta 8an izango dira Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.

2 Comments

Pingbacks

  1. […] Abenduan aipatu genuen bezala urte berriarekin hizkuntzaren inguruko jardunaldi berriak datozkigu. Eta lehenengoa urtarrilaren 25ean dugu. Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak “Euskara aniztasunean” jardunaldia antolatu du Durangoko Landako Elkartegian. Hemen duzue ekimen honetako azalpena: […]

  2. […] Abenduan iragarri genuen moduan aurtengo Udaltop jardunaldiaren gaia hauxe izango da: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat?. […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*