IZALDIK TOLOSARA, TOLOSATIK IZALA

IZALDIK TOLOSARA, TOLOSATIK IZALA

Idiazabal eta Tolosako hizkerak eta familia transmisioa

Nire ama hizkuntza euskara da. Nire aitak ez daki euskaraz eta txikiak ginela saiatzen bazen ere, amarekin ikasi genuen euskaraz egiten. Ama, Idiazabalgoa da, eta gu beti Tolosan bizi izan garen arren, etxeko euskara beti izan da goierritarra.

Ez dakit nola egiten dudan, baino Tolosako jendearekin euskalki bat erabiltzen dut eta etxekoekin berriz beste bat. Horrek arazoak ekarri dizkidanik ezin dut esan baina txikia nintzela, ingurukoak maindire bezalako hitzak esaten entzuten nituen eta ez nuen ulertzen zer esan nahi zuen.

Orain ama ni naiz, eta inoiz ez naiz pentsatzen jarri nola hitz egin umeari. Hala ere, azkenaldi honetan, gai honen inguruan pentsatzen aritu naiz eta goierritarrez egiten diodala konturatu naiz. Semea oraindik txikia da eta hitz batzuk besterik ez ditu esaten, baina aurreko batean ilobarekin nengoela hau esan zidan:

– Izeba, beroki hau gorrie da ezta?

Ordun hasi nintzen pentsatzen, guk ume hauei goierritarrez hitzeitten al dieu? Ba bai, etxeko hizkuntza hoi gure etxeta eraman deu, umei demandan eitten dieu eta ez errietan, izarak aldau, maindirerik ez da gure etxean, eta zapatu eta jaietan ez deu ez lanea ezta eskola jun behar ere.

Transmisio hau eztakit noaino iritsikoan, haurraren aitak, aita da eta ez atte, euskeraz eitten do eta tolosarrez! Hala ere, argi daudet amak Izaldik ekarritako horrek, beste maila baten badare, familin jarraipena izango dola.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*