Sortir de l’armari lingüístic

Sortir de l’armari lingüístic

"sortir d l'armari lingüístic" liburua TELP-i buruz

TELP tailerren inguruko bi notizia jaso ditugu Donostiatik. Gaur bertan, arratsaldeko 7-etan, Donostiako Espai Catalunya Topalekuan Ferran Suay eta Gemma Sanginés izango dira Sortir de l’armari lingüístic” liburua aurkezten. Hau da: nola atera hizkuntza-armairutik?. Liburua gida bat izan nahi du katalana hitz egin nahi dutenentzat: nola hobetu hizkuntz jokaera, nola baztertu aurreiritzi linguistikoak, katalanez traumarik gabe bizitzen ikastea eta hizkuntza honen normalkuntzan laguntzea.

Bestetik, Donostiako Parte Zaharreko Kai Harripe euskara batzordeak TELP izeneko tailerra antolatu du urtarrilerako. Ikastaroa, 2011ko urtarrilaren 15, 22 eta 29an goizeko 10:00etatik 13:30era izango da. Tailer honen inguruko informazioa hemen aurkituko duzue.

1 Comment

  1. aisia 7 years ago

    “Sortir de l’armari lingüístic” liburuaren inguruan Rober Gutierrez-ek Zuzeu-n idatzi du: http://zuzeu.com/2011/01/14/nola-atera-hizkuntzaarmairutikr/

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*