URTE BERRI ON!

URTE BERRI ON!

abenduko zenbakia: 2011, urte berri on!

Duela hilabete aipatu genuen hilaren 29. egunean zenbaki baten inguruan idatziko genuela. Abenduaren 29-n, beraz, zenbaki bati tartetxoa egin behar diogu. Eta urte berria hortxe zai dugunez, 2011 zenbakia aukeratu dugu urte berri on opatzeko.

Hamaika zenbakia euskaraz “asko” edo “aunitz”en sinonimo denez urte berrian hamaika gertaera polit eta zoriontsu gertatuko direla espero dezakegu. Guk behintzat, blog berri honetan euskara, gazte, haur eta aisiari buruzko hamaika kontu zabaltzeko prest gaude.

Eta, konturatuko zineten moduan, 2011 zenbakiaren gainean txantxangorri bat jarri dugu. Hona hemen urte zaharra eta berria irudikatzeko euskarazko kopla ederra:

Txantxangorria txantxate
Birigarroa alkate
Xoxua dela mediante
Txepetxa preso sartu dute

Kopla honen azalpen ederra argitaratu zuten 2003-an erabili.com-en.

Eta bukatzeko, euskarazko bi esaera:

Urte berri urte zahar, Martzelino praka-zahar.

Urte bukaeran, San Silbestre.

Urte berri on!

2 Comments

  1. aisia 7 years ago

    Olariaga-k urteroko ohiturari jarraituz txantxangorria eta txepetxa ekarri ditu urtea amaitzeko:
    http://www.berria.info/zintak/olariaga/2010-12-31/

Pingbacks

  1. […] zaharra musikaz bukatzea eta urte berria musikaz hastea pentsatu dugu. Eta horretarako 2010-ean gurean hain ezaguna egin den lip dub […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*