LIP DUB BAT

LIP DUB BAT

Urte zaharra musikaz bukatzea eta urte berria musikaz hastea pentsatu dugu. Eta horretarako 2010-ean gurean hain ezaguna egin den lip dub ikusentzunezkoei erreparatuko diegu.

Zer da lip dub?

Wikipediaren arabera hauxe litzateke lip dub bat: Lip dub (ingelesez, lip, “ezpain”; dub, “itzuli”, “nahastu”) musikazko ikus-entzunezko mota bat da, Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena, gazte talde handien parte hartzea eta harremana eskatzen baitu. Ikus-entzunezkoaren audio gisa abesti ezagun bat harturik, eta bideokamera mugikor bat harturik, filmatzaileak ibilbide bat egiten du eraikin batean barrena ibilbidean zehar topatzen diren gazteek abestiaren hitzak ezpainez (lip) jarraitu eta dantzaz antzeztu egiten duten bitartean. Filmatutako bideoa Youtube edo antzeko webguneen bitartez zabaltzen da. Lip dub ikus-entzunezko zenbaitek mundu mailako arrakasta lortu dute. Arrakastatsu izateko baldintzak naturaltasuna, benetakotasuna, parte hartzea eta dibertsioa aipatu dira.

Noiz sortu ziren?

Itxuraz, Vimeoren sortzailea izan zen hitza erabiltzen lehenengoa. 2008an Alemanian “University LipDub” webgune eta taldea sortu zuten. Egin zuten lehen bideoak ia 300.000 ikustaldi izan ditu Vimeon, eta beste hainbeste YouTuben. Hala ere Quebecen eginiko bideoa da munduko ikusiena. Bi ikaslek egin zuten, hainbat ikaskideren laguntzarekin kontatu eta CNNk egun batzuetara eskaini zuen telebistan.

Zer ezaugarri dituzte?

Honi erantzuteko ere wikipediara jo dugu: Lip dubak toma bakar batean hartzen dira, travelling estiloa emanez, eta atentzioa denbora guztian pertsona batetik bestera igarotzen da. Tom Johson Web 2.0an adituaren arabera lip dub on batek honako ezaugarriak izan behar ditu:

  • Espontaneitatea: bideoaren izaera naturala izan behar da, nolabait mundu guztia abesti hori bat-batean abesten dagoela irudikatu.
  • Autentizitatea: Jendea, produkzioa eta egoera normala dela iruditu behar du.
  • Parte-hartea: Talde lanak garrantzi handiagoa da pertsona bat agertzea baino, eta jendeak elkarrekintzak izateak garrantzi handia du.
  • Alaitasuna: jendeak ondo pasa behar du ikusten.

Lip dub euskaraz?

Euskarazko lehen lip dub bideoak 2010. urtean egin dira. Batetik bi lip dub lehiaketak antolatu dira: lehena Eibarren eta ondoren Gaztea irratiak antolatutakoa. Bestetik, hainbat aldarrikapenak egiteko egin dira lip dubak. Datozen hiru egunetan 2010-ean egin diren horietako batzuk eskainiko dizkizuegu.

Eibarko lip dub lehiaketa

Eibarko udalak eta merkatariek antolatu zuten Euskal Herriko lehen lip dub lehiaketa. Hona hemen lehiaketa irabazi zuen lip duba:

Beraz, katuak bezala edo nahi duzuen erara ondo bukatu urtea!

1 Comment

Pingbacks

  1. […] BLOGA ← LIP DUB BAT […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*