Euskarak tokirik ez zinema-aretoetan

Euskarak tokirik ez zinema-aretoetan

"igelak eta zapoak" filmaren irudi bat euskarazko zinemari buruzko sarrera

“2011. urtearen hasieran, euskarak ez du batere tokirik zinema-areto komertzialetan. Eta niri hori larria iruditzen zait”. Marian Galarragak, Tinko Elkarteko lehendakariak esandako hitzak dira.
Igandean El Diario Vasco-n elkarrizketa interesgarria egin zioten euskarazko haur zinemari buruz eta adierazpen kezkagarri batzuk egin zituen:

“Pena da, baina aurten ez dago zinema-areto komertzialetan haur txikientzako pelikularik euskaraz. Azkeneko urteetan Gabonetan kontzentratzen zen eskaintza areto komertzialei zegokienez. Iaz, esaterako, Gipuzkoako herri askotan izan zituzten euskarazko pelikulak haurrentzat Gabonetako oporretan, baina aurten, ume txikientzat bederen, bakar bat bera ere ez da heldu pantaila handietara.”

Itxuraz azken urteetan zortzi urte bitarteko haurrentzat filma batzuk eskaini dira eta Tinkori lan hoi egitea eskertu behar zaio. Baina, aurrera begirako perspektiba ez dela oso ona dirudi:

“Egia esateko, egoera oso etsigarria da, tristea eta kezkagarria. Azken urteetan, agintean egon direnek mila aldaketa egin dituzte, gauzak ez dira egonkortu, jende asko ibili da sartu eta irten… Hona horren guztiaren emaitza: 2011. urtearen hasieran, euskarak ez du batere tokirik zinema-areto komertzialetan. Eta niri hori larria iruditzen zait.”

Guri ere kezkagarria iruditzen zaigu. Eta honi gehitu beharko genioke nerabeei zuzendutako euskarazko eskaintza are urriago dela. Elkarrizketa osoa hemen duzue.

Baina denak ez dira itzalak. Opor egun hauetan jakin dugulako filmak etxean ikusteko beste aukera berri batzuk eskaintzen hasiak direla Kulturklik web orrian.

Eta, bestetik, haur eta gaztetxoei zuzenduriko Zigortzaileak filma estreinatu da (Nafarroan joan den astean eta bihar Araba, Bizkai eta Gipuzkoan).

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*