HITZA PASA

HITZA PASA

hitzapasa jolasa euskaraz

Hegoaldean gaurko egunez erroskoak jateko eguna izaten da. Guk jatekoa ez baina jolasteko erroskoa eskaini nahi dizuegu: hitzapasa jolasa. Maite Goñik ederki moldatutako jolas hau iazko martxoan ezagutu genuen Sustatun argitaratutako artikuluaren bidez. Honela azaldu zigun jolas hau sortzeko arrazoia:

“Betidanik gustatu izan zaizkit hitzak, eta horiek bezainbeste, ia-ia, hitzekin zerikusia duten lehiaketak, jokoak… Etxean nagoenean, adibidez, askotan pizten dut telebista Pasapalabra programaren azken txanpa ikusteko, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Eta beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako nioke…”.

Eta pentsatukoari ekin zion eta emaitza polita eskaini digu euskaraz jolastu nahi dugun guztioi: Hitzapasa.

Horretaz gain, joan den astean Maite Goñik deialdi berria egin zuen Hitzapasa jolasa berritzeko: Hitzapasa tematikoak sortzen lagundu nahi?

Beraz, erroskoa jatearekin batera erroskoarekin jolasteko aukera politta duzue! Hitza pasa!

1 Comment

Pingbacks

  1. […] Rodriguezek bere Garaigoikoa blog ederretik Hitza Pasa berria eskaintzen digu. Urtarrilen 6an aipatu genuen bezala Maite Goñik Hitza tematikoak sortzeko deialdia egin zuen eta Txerra Rodriguezek soziolinguistikari […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*