DEBATE LINGUISTIKOA ESKOLAN

DEBATE LINGUISTIKOA ESKOLAN

Manel Fontdevila-ren zinta Publiko egunkarian "inmersion linguistika"

Manel Fontdevila-k Publico egunkarian egindako irudi honetan isladatzen den egoera maiz ikusten dugun arren, zorionez bestelakoak ere topatzen ditugu. Horren adibide, Hik Hasi aldizkariaren azkeneko zenbakian hizkuntza eta eskolaren inguruan irakurri ditugun artikuluak.

1. Hizkuntzen garapena eskolako errealitatean
Sarean Elkarteak egindako jardunaldietan eleaniztasunaren inguruan Hezkuntza Sailak egin duen proposamena eta eskola publikoetan dagoen egoera aztetu zuen. Artikuluan jardunaldietako hausnarketen laburpenarekin batera, Hezkuntza Saileko arduradunei egiten dizkieten eskaera irakurri dezakegu: ikerketa egin, euskararen erabilera bultzatu, ikastetxeetan hiru hizkuntzen gaitasunak hobetzeko dauden esperientzia onak zabaldu, Ikastetxeeko Hizkuntza proiektuak garatu, irakasleen prestakuntza indartu, ahozko komunikazioa duen garrantzia aitortzeko baliabideak eman…

Horiekin batera, administrazioari biziki eskatzen diote gai garrantzitsu honi heltzeko abiapuntu pedagogikoak erabil ditzala.

2. Euskara biziago ikastetxeetan
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduan Donostiako Miramar Jauregian antolatutako jardunaldien berri ematen zaigu Hik Hasi aldizkariko bigarren artikulu honetan.

Bartzelonako ikastetxe batean Neus Sanmartík izandako esperientzia eta Euskal Herriko bost ikastetxeetan garatzen ari diren programen berri ematearekin batera, jardunaldietan Kontseiluaren proposamena aurkeztu zuten. Besteak beste, Paul Bilbaok hauxe nabarmendu zuen “Ez da nahikoa hizkuntza bat curriculumeko ikasgai izatea hizkuntza hori eskuratzeko. Gainontzeko ikasgaiek ere kontuan hartu behar dute hizkuntzaren irakaskuntza”.

3. TIL ereduak ez du funtzionatuko
Gure ustez hauxe da oraingoan gaiaren inguruan argitaratu duten artikulurik interesgarriena. Richard Weyndling ingeleseko irakasleak TIL (hizkuntza trataera bateratua) gaiari buruz iritzia ematen du:

” Oinarrizko euskara ikasteko D ereduaren eraginkortasuna frogatua dago”

” Gurasoondako ere, euskara ikasteko estimulua dugu, gure seme-alabeekin hitz egitea eta etxeko lanetan laguntzera motibatzen gaitu. Nik, esaterako, euskara ikasi dut D ereduari esker”

“Nire haurrek euskara eskola ikasi baldinbadute, irakasleen konpromisoarengatik izan da. Irakasleak hemengoak dira eta hizkuntza sentitzen dute. TIL ereduan, ordea, ez dira gelesa sentimenduz transmitituko duten irakasleak. Til ereduko irakasleek ez dute inoiz lortuko irakasle euskaldunen maila”

” Lehen Hezkuntzako irakasle batzuk ez dakite esaldi oso bat esaten ingelesez. Eta nahi dute irakasle horiek beste ikasgai batzuk ingelesez ematea. Engainu bat dela pentsatzen dut”

“Haurrek hiru hizkuntza ikasteko gaitasuna dute baina baldintza onak jartzen ez badituzu, haurrek ez dute hizkuntza batere ongi ikasteko”

“Eskolan ingelesez komunikatzen irakasteko talde txikiak behar dira.”

“TIL ereduak ez du funtzionatuko, desilusioa hartuko dute gurasoek. Ez dute lortuko D ereduak euskararekin lortu duena”

1 Comment

  1. IZARO 7 years ago

    Interesgarria benetan gaia. Gure semearen ikastetxeko Eskola Kontseiluko partaide berria naizen ikasturte honetan baliagarria izango zait oso, hurrengo bileretan hizpide izango baitugu gaia. Are interesgarriagoa litzateke irakasleren batek lehenengo pertsonan bere zentruko esperientzia kontatuko baligu; norbait animatzen al da?

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*