EUSKARA ANIZTASUNEAN

EUSKARA ANIZTASUNEAN

Topaguneak antolatutako jardunaldia "euskara aniztasunean"

Abenduan aipatu genuen bezala urte berriarekin hizkuntzaren inguruko jardunaldi berriak datozkigu. Eta lehenengoa urtarrilaren 25ean dugu. Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak “Euskara aniztasunean” jardunaldia antolatu du Durangoko Landako Elkartegian. Hemen duzue ekimen honetako azalpena:

“Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, hizkuntza ugari hitz egiten dira.

Baina, guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara al da? Zein bide egin da norabide horretan? Eta zein bide berri jorratu beharko lirateke? Galdera horiei erantzun nahi die, “Euskara aniztasunean” jardunaldiak.

Informazio gehiago eta izena emateko modua hemen topatuko duzue.

1 Comment

Pingbacks

  1. […] baten bezperan, joan den hilabetean ospatu zen beste jardunaldi baten kronika ekarri dugu. Urtarrilaren 25ean Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak “Euskara aniztasunean” jardunaldia antolatu zuen […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*