IPUIN EROTIKOEN LEHIAKETAK

IPUIN EROTIKOEN LEHIAKETAK

Basauriko ipuin erotikoen lehiaketaren kartela

Euskarazko sormena sustatzeko beste lehiaketa mota baten berriarekin gatoz oraingoan. Aurrekoetan piropo lehiaketa, igarkizun lehiaketa edo palindromo lehiaketaren berri eman badugu ere, oraingoan Ipuin erotikoen lehiaketarekin gatoz. Edo, hobe esanda, lehiaketekin gatoz. Izan ere bi lehiaketa antolatu dira narrazio erotikoak sortzeko eta saritzeko asmoz.

  1. Basauriko ipuin erotikoen lehiaketa
    Euskarabila euskara elkarteak antolatzen duen hamaseigarren edizioa da.
  2. Berriobeitiko narrazio erotikoen lehiaketa
    Nafarroako herri honetako udalak antolatu du adierazpen hauek eginez: «Erlijio eta sinesmen-sistema guztietan ageri da erotismoa, konparazio batera, erotismoa/sexualitatea binomioak gosea/gastronomia binomioaren antza handia du, oihua/esaldia eta keinua/antzerkia binomioen parera. Kultur jarduera eta azken finean, senezko beharraren satisfazio landua. Beraz, literatura erotikoa erronka sortzailea da eta honen bidez idazleak irakurlearen desio sentsuala piztera jolasten du. Aldi berean, lanaren kalitatea egilearen gaitasun artistikoen pean dago, bere irudimenaren emaitzen bidez gu irakurleok aberasteko gaitasuna duen egilearen gaitasunean»

Hemen aurkituko dituzue Basauriko lehiaketaren oinarriak eta hemen Berriobeitiko lehiaketaren oinarrien inguruko informazioa.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*