Tabakoaren lege berriak tabernak euskalduntzeko balioko al du?

Tabakoaren lege berriak tabernak euskalduntzeko balioko al du?

erretzea debekatzen duen irudia

Gure etxean, duela 3 urtetik hona, igandea eta kroketa elkarrekin doazen hitzak dira. Semea jaioz geroztik, eta beste planen bat ez dugunean behintzat, igande eguerdian herritik bueltatxoa ematen dugu eta taberna atarian, marianito edo mosto batez lagunduta, kroketa bana jatea dugu ohitura. Pasa den igandean gauza bitxia gertatu zitzaigun, ordea. Tabakoaren legea indarrean jarri berritan, tabernak kerik gabe izaki, estreinakoz semea eta guzti taberna barrura sartzeko burutazioa izan genuen. Eta ez ginen bakarrak izan, ez. Taberna haurrez beteta zegoen!
Txakurrei eta haurrei euskaraz egiteko ohitura dugun herri honetan, tabakoaren lege berriak tabernak euskalduntzeko balioko al du?

2 Comments

  1. Maite Asensio 7 years ago

    Haurrak jolasa berea duela esaten dugu. Gazteak taberna berea duela esan al dezakegu? Argi dago tabernetan giroa aldatu dela eta giroarekin batera hizkuntza ere aldatu daiteke, hala ere, nahiago nuke, aldaketa hori gazteek eman izan balute. Ez dakit nire irudimena den, baina herrian geroz eta gazte gehiago entzuten ditut gazteleraz hitz egiten,moda zaharrak edo “moda txarrak” bueltan etorri ote dira?

  2. Jaime Altuna 7 years ago

    Haurrak tabernetara sartuz gero tabernetan euskara gehiago entzungo da…
    … eta kalean gutxiago ez da?
    Haurrak eta erretzea lotuz Olariagak zinta polita egin zuen: http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2011-01-09/olariaga.jpg

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*