HIZKUNTZA BAKARRA HOBE?

HIZKUNTZA BAKARRA HOBE?

48 hizkuntza bakarra hobeto

Urtarrileko zenbakiaren atalera Eusko Jaurlaritzak Euskara: Erabilera, Jarrerak, Politikak ikerketako datuak ekarri ditugu. Ikerketa honetan datu interesgarri asko daude eta Rober Gutierrezek horien gainean azterketa egin zuen Zuzeun:

Pertzepzioak: inkestatuen % 85en arabera, EAEn euskaraz hitz egiten dakienak aukera handiagoak ditu; (…). Hala ere, hizkuntzaren prestigioa ez dago maila berean inondik inora, izan ere, % 45ek erantzun dute euskaraz hitz egiten jakiteak prestigio handiagoa ematen diola pertsonari.”

Honen inguruan gazteen datua nabarmentzea komeniko litzateke. Izan ere, 15-17 urtekoen artean %69-ak esan du euskarak prestigioa ematen duela.

Jarrerak: ” oraindik ere gehiengoak uste du euskararen garapena denborarekin konponduko dela, neska-mutilek eskolan ikasten dutelako… Urte hauetako irakaspena da hizkuntzaren etorkizuna ezin dela eskolaren esku bakarrik utzi eta gainerako esparruak ere bere egin behar dituela. Euskalgintzak oso argi dauka, baina ez du asmatu hori gizarteratzen.”

Gure aldetik datu hau hau nabarmendu nahiko genuke: Hobeto komunikatzeko, munduan hizkuntza bakarra izatea litzateke ideala. Esaldi honen aurrean kokatzeko eskatuta %48ak oso edo nahiko ados dagoela erantzun du eta %42-ak oso edo nahiko aurka. Adina gora joanez gero esaldiarekin adostasuna handiagoa da: 18-29 urtekoen %35-a; 30-45 urtekoen %42-a; 46-64 urtekoen %54-a eta 65 urtetik gorakoen %66-a. Hala ere, bilakaera horretan salbuespen kuriosoa agertzen da; 15-17 urtekoen arteaan %50-a ados dago esaldiarekin.

Esaldia nola dagoen eraikita eragina izan dezake erantzuteko garaian, “hobeto komunikatzeko” kenduta esaldiaren zentzua ezberdina baita. Izan ere, inkestan galdera honen ondoren agertzen diren hausnarketetan euskararen garrantziaren aldeko datu garbiak agertzen dira. Hala ere, gai honetan ere, euskalgintzatik, soziolinguistikatik, eskolatik… diskurtsua lantzeko eta zabaltzeko premia dagoela iruditzen zaigu(hizkuntzaren ekologia?).

2 Comments

  1. rober gutierrez 6 years ago

    Rober Rodriguez baino, Rober Gutiérrez izan da zuzeun eta baisarean.org -n azterketa egin zuena. 😉

    • aisia 6 years ago

      Barkatu, Rober…eta ongi etorri aisia.net-era.
      Zuzenketa egin dugu.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*