GAZTEZULORI ARGIA SARIA

GAZTEZULORI ARGIA SARIA

Gaztezulo aldizkariaren mantxeta gaztezulo aldizkaria 2011 Argia Saria

Ostiralean, 2011 Argia Sariak banatu zituzten eta prentsa idatziaren saria gazteei zuzenduriko euskaraz argitaratzen den Gaztezulo hilabetekariari eman diote. Aisia.net-etik zorionak luzatu nahi diegu proiektu honetan lanean ari eta aritu direnei.

Gaztezulo aldizkaria gazteen euskararen erabileran proiektu garrantzitsua da. Urtxintxako gazteei zuzendutako egitasmoetan maiz erabiltzen dugun materiala da. Gainera, 2005. urtean Azpeitian antolatu genituen “Gazte Hizkera” izeneko jardunaldietan garai horretan Gaztezulo aldizkariaren zuzendaria zen Alberto Irazuk parte hartu zuen.

Horregatik Alberto Irazuk azken urteetan euskara, gazteak eta komunikabideak lotuz egindako hausnarketa pare bat gure blogera ekartzea pentsatu dugu.

2005. urtean Azpeitian. “Gazte hizkera” jardunaldiak

Urtxintxak eta Azpeitiako Udalak antolatutako jardunaldietan “Euskara gazteei zuzendutako komunikabideetan” izeneko mahai inguruan parte hartu zuen Irazuk. Besteak beste, honako hausnarketa luzatu zuen: “Hori da klabea, erakargarri egitea. Asko hitz egiten da ondo hitz egitera iristeko? Gazteek ez dute gustura hitz egiten euskaraz eta ondorioz erabiltzeari uzten diote. Gozagarri eta erakargarri egiten asmatu behar da, erraza ez izan arren.” Hemen mahai inguruko testu osoa duzue: Gazte Hizkera Jardunaldiak Komunikabideen mahai ingurua

2010. urtean Lasarten. Udaltop jardunaldiak.

Lasarteko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldietan Alberto Irazuk “Nerabe eta gazteen kultur kontsumoa: GAZTEZULOren esperientzia” izenburuko artikulua eta hitzaldia eskaini zituen. Bertan Gaztezulo aldizkariaren historio osoa kontatzen du. Tartean honako hausnarketa egiten du: “Azken urte hauetan, maiz hitz egin dugu gazte hizkeraren alorrean euskarak dituen gabeziez. Mihiluze telebista saioa lan itzela egiten ari da alor horretan, baina hala ere, oraindik ez dugu inongo saiorik egin, hizkera hori nerabeei eta gazteeei zuzendutako paperezko komunikabideen “label” ikurretako bat bihurtzeko. Paperetik haratago, funtsezkoa deritzot euskarri ezberdinak uztartzeari -irratia, papera, telebista, internet- eta gazte hizkeraren alorrean saiakera serioa egiteari”

Artikulua eta hitzaldia hemen topatuko dituzue

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*