DIBORTZIOA OMEN DATOR

DIBORTZIOA OMEN DATOR

Euskara eta familia arteko banaketaz Iñaki Martinez de Luna

Familia/euskara bikotea banatzear omen dago…Hori da Iñaki Martinez de Lunak esan diguna Argia aldizkarian. Ohikoa duen moduan, familia transmisoaren inguruan oso iritzi artikulu interesgarria utzi digu. Bi esaldi nabarmendu ditugu baina artikulu osoa interesa du:

Egoera paradoxikoa da, guztiz: garai bateko euskararen mugimenduko aitzindaria zen familia, hizkuntza politiken objektu pasibo bihurtu zaigu gaur egun.”

Familiak duen hirugarren zeregina da euskararen agente aktiboa izaten jarraitzea. Garai batean ikastolak bultzatzea familiaren ardura izan zen bezala, gaur egun ere badu zeregin garbia: euskararen erabilerarako baldintza egokiak sortzea, gizarte eremu guztietan. Eginkizun hori guztiona izanik familiarena ere bada, bestela euskararen transmisioa bultzatzeko garai batean egindako ahalegina hutsaren hurrengoa litzatekeelako.”

Horregatik Gasteizen garatzen ari diren ekimen honen bezalakoak berebiziko garrantzia dute. Artikulu osoa hemen.

1 Comment

Pingbacks

  1. […] talde honek oso ekimen polita sortu dute Iñaki Martinez de Lunak aipatu zuen egoerari buelta emateko ““Egoera paradoxikoa da, guztiz: garai bateko euskararen mugimenduko […]

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*