EUSKARAZKO ARNASGUNEA SENDOTU

EUSKARAZKO ARNASGUNEA SENDOTU

Orio "arnasguneak sendotu" hitzaldi zikloa

Hitzaldi zikloa antolatu du Orioko Udalak. ‘Orio. Euskarazko arnasgunea sendotu’ izenburupean, lau hitzaldi-solasaldi egingo dira Orioko kultur etxean otsailaren 8, 9, 16 eta 23an:

Otsailaren 8an, asteartea, Anjel Lertxundirekin egingo dugu solas. Anjel euskararen geroaz arituko da, Jabier Zabaleta euskara-teknikariaren galderei erantzunez.

Otsailaren 9an, asteazkena, Dabid Anautek hitzaldia emango du izenburu honen pean: ‘Euskararen arnasguneak: arnasa hartu eta arnasa eman’. Alberto Agirreazaldegik egingo du haren aurkezpena.

Otsailaren 16an, asteazkena, Jon Sarasuaren hitzaldia izango da: ‘Ideia batzuk norabideari buruz’. Nere Manterolak egingo du haren aurkezpena.

Otsailaren 23an, asteazkena, jardunaldiari bukaera emateko, Iñigo Fernandezek honako gaiari buruzko hitzaldia emango du: ‘Oriok euskarari, hitzak eta ekintzak’. Jon Agirresarobe ‘Torrotxok’ egingo du haren aurkezpena.

Hitzaldi-solasaldi guztiak Orioko kultur etxean izango dira, 19:00etan hasita.

3 Comments

    • aisia 7 years ago

      Interesgarria Dabid Anautek diona:
      “Euskalgintza zalantza garai batean dago. Urteetako esperientziaren ondorioz, mila planteamendu daude. Nirea denetan zailena da: sintesia. Eredu zaharra eta berria, identitatea eta pragmatika, emozioak eta ideologia, intuizioa eta planifikazioa… horiek denak sintetizatu behar ditugu.”

      “Euskararen aldeko gauzak egin beharrean, gauzak euskaraz egin behar ditugu. Hori askoz eraginkorragoa da.”

  1. aisia 6 years ago

    Karkara aldizkarian jardunaldi hauen laburpena egin zuten: http://www.karkara.com/karkara-aldizkaria/karkara-aldizkaria-pdf/295/at_download/file

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*