MUSIKA ETA GAZTEEI BURUZ HAUSNARTUZ (II)

MUSIKA ETA GAZTEEI BURUZ HAUSNARTUZ (II)

Hausnartu sarien irudia: musika, gazteak eta euskara

Abenduan apiatu genuen moduan Luis Azpiazuk irabazi du III. HAUSNARTU Soziolinguistika saria. Lanak Gazteak, musika eta euskara. Arrasateko gazteen iritziak izenburua du eta gaurkotasun handiko gaia du epai-mahaiaren iritzi. IV Euskal Soziolinguistika Jardunaldian izango da sari-banaketaren ekitaldia, otsailaren 18an. Gainera, Luis Azpiazuk, bertan aurkeztuko du lan irabazlea. Ordurako, gainerako lan sarituekin batera BAT Aldizkariaren 78. zenbakian argitaratuko da.

Egileak modu honetan ematen dio sarrera bere lanari:

“Lan honetan musikaren gaiari heldu diot gazte nerabeen aisialdiko praktika kulturalik inportanteenetakoa baita, eta, ondorioz, horien euskararen erabileran nabarmen eragin dezakeen faktorea dela uste dudalako. Zein egoeratan aurkitzen da euskara? Zein dira, adibidez, nerabeentzat kultur erreferentzia edo eredu diren pertsonek erakusten dituzten hizkuntza jokaerak? Gazteei erakargarria egiten al zaie euskaraz dagoen kultur kontsumo-eskaintza? Asetzen al ditu horien beharrak? Zein dira nerabeen aisialdian nagusitzen diren praktikak eta horiek zein hizkuntzatan ematen dira?… Hauek eta beste asko dira gizartearen maila makroaz hitz egiten dugunean erantzun beharko ditugun galderak.

Ikerketaren unibertsoa Arrasateko Arizmendi ikastolan Bigarren Hezkuntzan ari diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteek osatu dute. Hauetako 95 gaztek emandako informazioa inkesta bidez jaso dut. Inkestaz gain, 10 gazterekin egindako elkarrizketa sakonak ere erabili ditut informazioa biltzeko. Gaiaren gaineko lehen hurbilpena baino ez dut egin hemen, eta fenomenoaren inguruko ideia orokorra eman dut. Hala ere, bukaeran ondorio batzuetara iristen ahalegindu naiz. Amaitzeko, nahikoa orokorrak diren arren, Arrasateko gazteentzat musikak duen garrantzia ikusita, euskararen erabilera bultzatzeko esparru horretan jorratu daitezkeen zenbait lan-ildo azaldu ditut”.



1 Comment

  1. aisia 7 years ago

    Txerra Rodriguez-ek hausnarketa egin du lan honen inguruan: http://www.blogak.com/garaigoikoa/aurreiritzi-saltsa

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*