BI ALDIZ MAITE ZAITUT…

BI ALDIZ MAITE ZAITUT…

Hodei Iparragirre "Piropo e(r)romantikoak" maiteminduen egunerako

Maitasuna adierazteko urteko edozein eguna egokia izan arren, gaurko egunarekin, txoko guztietatik maiteminduen eguna dela gogorarzten digute. Hona, beraz, gure proposamena maite dituzuen horiei eskaintzeko, euskarazko piropo goxo batzuk:

“Bizitzaren bidean, zu zara nire argia”

” Maitasuna sua, hire bihotz eta begien goxoki goxua”

“Zu bezalako pertsona bat zaila da aurkitzen; erraza da maitatzen; eta ezinezkoa da ahazten”

“Ni su, zu gar, ni ta zu…su ta gar”

“Zure arrain sarera erori nintzenetik, konturatu naiz zein ederra den itsasoan arnas gabe bizitzea”

“Zure bihotzaren taupada, nire bizitzaren musika da”

“Bi aldiz maite zaitut eta ez da poto”

Piropo guzti hauek “99 piropo poltsikorako” liburuxkatik atera ditugu. Argitalpen honetan 2005 eta 2006. urteetako piropo lehiaketetan parte hartu zuten gazteek bidalitako 99 piropo agertzen dira.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*