BIZKAIERA, BATUA…HERRI BERETIK BI BIDE

BIZKAIERA, BATUA…HERRI BERETIK BI BIDE

Herri bereko bi taldek hartu duten bide desberdina dakarkit gaurko honetan blog-era. Musika taldeez ari naiz eta hauek hartutako irizpide linguistikoaz.

Gatibu musika taldea

Badira gaur egun, herri beretik datozen eta oso ezagunak diren bi talde hizkuntzaren inguruan bide desberdinak lantzen. Gatibu eta Ken 7 taldeez ari naiz hain zuzen ere. Biak Gernikarrak izaki, batzuk bizkaitarra erabiltzen dute beraien abestietan eta besteek berriz, euskara batua.

Bizkaitarrez abesteko apustua arriskatua izan daiteke, izan ere, gipuzkoa alde honetan batua baino arrotzagoa egiten zaigu bizkaitarra. Hala ere, esan beharra dago, niri behintzat, Gatibuk erabiltzen duen euskara, guztiz ulergarria egiten zaidala, hizkuntzari beste doinu bat ematen dio eta batuaz egon daitekeen beste edozein abesti bezala barneratu ditut Gatiburen abestiak. Beraien zuzeneko diskaren zati bat, Donostian grabatu zuten, eta gipuzkoarrak bizkaieraz abesten ederki moldatzen direla esan daiteke.

Ken zazpi musika taldea

Ken 7 taldeak berriz, abestiren bat kenduta, besteak batuan abesten ditu. Agian, orokorrean, errazago ulertzen edo barneratzen ditugu batuan dauden abestiak.

Zein bide iruditzen zaizue egokiena?

3 Comments

  1. Jaime Altuna 6 years ago

    Nire ustez, bi taldek hartutako bideak egokiak dira. Erregistro ezberdinak erabiltzea aukeratu dute, musika mota ezberdina jotzen duten bezala edo letra mota ezberdinak kantatzen dituzten bezala. Euskalkien gaiaren inguruan Txillardegiren iritzia irakurri dezakegu larunbatean Berrian egin zioten elkarrizketan:http://paperekoa.berria.info/harian/2011-02-12/012/001/estatu_batekin_agian_euskara_ez_da_salbatuko_gabe_ziur_ezetz.htm
    Bizkaiera beste herrialdeetako euskaldunek ez dute ulertzen. Gu geu ere galdu egiten gara bermeotar batek hitz egiten duenean, eta hori guri gertatzen bazaigu —maila teoriko bat landuta daukagunoi—, zer esanik ez jendeari. Ez da posible, zoritxarrez, zeren nik ere nahiago nuen bizkaiera.”

  2. txerra 6 years ago

    Talde bakoitzak bere erregistroa erabiltzen du eta biak dira onargarri, eta biak daude ondo. Gainera, ez ulertzearen kontua aitzakia hutsa da. Gutako zenbaitek kantatzen ditu ingelesezko berbak ezer ulertu barik? Askotxok, ezta?

    Dena den, eta ni bizkaieraduna izanda, Gatibukoen erregistroa hurrago ikusten dut, hurrago sentitzen dut, sinesgarriagoa iruditzen zait, nireago ikusten dut.

  3. Maite Asensio 6 years ago

    Ni, egia esan, maitemindurik nago, Gatibuk erabiltzen duen euskararekin, doinua, hitza… izugarri gustatzen zait. Erosoen sentitu arazten digun hizkuntzan, gauzak hobeto transmititzen ditugu, eta batuak,gauza batzuetan, euskalkiei lekua utzi behar diela iruditzen zait.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*