FAMILIAOLA egitasmoa martxan!

FAMILIAOLA egitasmoa martxan!

Familiaola egitasmoa aste honetan jarri dugu martxan. Irungo familia euskaldunak elkartzeko gunea izango da Familiaola eta bertan tailer ugari egiteko aukera izango dute familiek.

Otsailean 3 tailer eskaini ditugu. Asteartean Euskal jolasetan aritu ginen eta datorren asteartean ere elkartuko gara jolasteko. Asteazkenean Mozorroak egiten hasi ginen, mozorrotzeko erabiliko dugun kareta egin genuelarik eta datorren asteazkenean bukatuko dugu. Atzo, osteguna, Txokolate tailerra egin genuen eta larunbatean Tolosara irteera egingo dugu, Gorrotxategi museora, bertan txokolatea eta gozogintzari buruzko azalpenak entzungo ditugularik.

Otsaileko tailerretan 36 familia izan dira izen eman dutenak, hauetako batzuk hiru tailerretan hartuko dute parte, beste batzuk bitan eta gutxiengo batek bakar batean. Momentuz parte hartzea oso modu positiboan ebaluatzen dugu eta aipamenik egitekotan aiten hutsunea nabarmenduko genuke, oso gutxi izan baitira momentuz agertutakoak.

Martxoa eta maiatzean ere tailer berriak proposatuko ditugu momentuz parte hartu duten familien interesei erantzunez.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*