EUSKARA ELKARTEEN TOPAGUNEA

EUSKARA ELKARTEEN TOPAGUNEA

Euskara Elkarteen Topagunea Bilboko kongresua

Aurten otsailak ez du 29-rik, horregatik, hilero zenbaki bati erreparatzeko eguna aurreratu dugu. Larunbatean Bilboko Alhondegian Topaguneak ospatu duen “XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan” utzi digu gaurko zenbakia: 96.
Izan ere, 96 elkartek osatzen dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa. Larunbatean ospatu zuten kongresuan azken hilabeteak gogoeta prozesu parte-hartzaile batean murgilduta eman ostean. Kongresuan “XXI. mendeko euskaldunon elkarteen mugimenduaren oinarriparrak” txostena onartu dute. kongresuari buruzko kronika hemen irakur dezakezue.

Topagunearen inguruko zenbaki gehiago aipatuz bukatuko dugu gaurko sarreratxo hau:

1983 urtean sortu zen Topaguneko lehen euskara elkartea.

20.000 bazkide bildu ditu mugimendu honek.

1400 boluntario eta 450 langile egin dute lan euskara elkarte hauetan.

1 Comment

  1. Jaime Altuna 7 years ago

    Txerra Rodriguezek kongresuaren kronika idatzi du:
    http://www.blogak.com/garaigoikoa/egitetik-eragitera-bizipozez

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*