ZER DA EUSKARA EUSKARAZ EZ DAKITENENTZAT?

ZER DA EUSKARA EUSKARAZ EZ DAKITENENTZAT?

Udaltop jardunaldiak. III edizioa Lasarten Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat?

Abenduan iragarri genuen moduan aurtengo Udaltop jardunaldiaren gaia hauxe izango da: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat?.

Antolatzaileek web orrian jakinarazi duten moduan…

“III. Udaltop Topaketetako egitaraua prest dago. Aurtengo topaketetan landuko den gaia “Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?” izango da eta, besteak beste, honako hizlariek hartuko dute parte: Jone Miren Hernandez (EHU), Andoni Llosa (Trebiñuko Udala), Josep-Anton Fernàndez Montolí (Plataforma per la llengua), Maider Elkoro (Topagunea) eta Petra Elser (Banaiz, bagera elkartea). Iaz bezala, aurten ere hainbat udal, elkarte eta erakunderen esperientziak entzuteko parada izango da topaketetan. Horrez gain, ikerketa baten emaitzen berri izango da eta mahai-ingurua eta talde-lana ere antolatu dira.

Hirugarren edizioak dakarren berrikuntza aipagarriena ordea, erakusketa eta azoka izango dira. 2011ko Udaltop Topaketek, lehenengo aldiz, euskara zerbitzuentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat esperientzia bildu ditu erakusketan. Bestalde, azokan hainbat enpresa, elkarte eta erakundek beren zerbitzuen eta produktuen berri emango dituzte.”

Topaketetan parte hartu nahi dutenek www.udaltop.com webgunean eman beharko dute izena otsailaren 24tik martxoaren 24ra bitartean.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*