UME ETA GAZTEENTZAT EGOERA EUSKALDUNAK

UME ETA GAZTEENTZAT EGOERA EUSKALDUNAK

Iñaki Martinez de Luna aipatu behar dugu berriro ere (eta ez da azken aldia izango). Gazteen Euskal Behatokian elkarrizketa egin diote otsailaren 21ean ama hizkuntzaren egun internatzionala dela eta.

Guk erantzun pare bat nabarmendu ditugu:

Ama hizkuntza eta gazteen erabileraren arteko lotura: Ama-hizkuntzak eragiten du gazteen euskararen erabileran, argi eta garbi. Kontuan izan behar da lehen sozializazioa –batez ere familian burutzen dena dela gizakiarengan gehien eragiten duena. Sozializazio horretan hiru osagai mota daude: kognitiboak, afektiboak eta identitarioak.

Hizkuntzarena, sozializazio horren zati bat da; hau da, hizkuntza transmititzea (dimentsio kognitiboa), hizkuntza horren aldeko sentimenduak umeei helaraztea (dimentsio afektiboa) eta, azkenik, familiaren eta norberaren hizkuntza dela sentiaraztea (dimentsio identitarioa). Horretan guztietan familiak duen eragina izugarria da.

Estrategiak gazteen artean erabilera sustatzeko:
(…)Hizkuntza baten erabilera egoera jakinetara doa lotuta. Beraz, erabilera areagotzeko, egoera jakin horrek hizkuntzaren erabilerarako dituen baldintzei erreparatu behar diegu. Gaur egun ume euskaldunak ekoizteko fabrikak (familia eta hezkuntza sistema), ajeak aje, txukun dabiltza, oro har. Baina, ekoiztutako euskaldun horiek gizartean ez dute irtenbiderik, helduen gizartea erdaraz antolatua delako. Gizarte horretan (lantokietan, adibidez) txertatzen ari diren gazte euskaldunek erdaraz egin beharko dute, nahitaez, taldeen funtzionamendua erdaraz bada.

Beraz, ume eta gazte euskaldunentzat egoera euskaldunak sortu behar dira; hau da, egoera batzuk non euskararen erabilera hobetsita eta nolabait saritua den. Bestela, gaztelerak duen nagusitasuna kontuan hartuta, erdaraz egingo dute. (…)
Elkarrizketa osoa irakurtzeko jo gazteaukera web orrira

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*