FAMILIAOLA MARTXOAN

FAMILIAOLA MARTXOAN

familiaola programan Zugarramurdira irteera

Otsailen jarri zen martxan “Familiaola, Irungo familien mintzagunea” izeneko egitasmoa. Proiektu honen bidez Irungo familia euskaldunak elkartzeko gunea sortu nahi da tailer eta irteera bereziren bitartez. Otsailean hiru tailer eskaini ziren (euskal jolasak, mozorro tailerra eta txokolate tailerra) eta 36 bat familiek parte hartu zuten.

Datozen asteetarako tailer berriak eskaini dira:

PERKUSIO TAILERRA: martxoak 11, 18 eta 25 (6-12 adintartea)

BITXIGINTZA: martxoak16, 23 eta 30 (2-12 adintartea)

Asteburu pasa SORGINEN ETXERA: apirilak 2 eta 3 (2-12 adintartea)

Izena emateko epea martxoaren 7an hasi 10ean bukatuko da www.urtxintxa.eus orrian. Plaza kopurua mugatua izango da eta izen emate ordenaren arabera banatuko dira.

0 Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*